
Dupla (Gari Uriarte eta Beñat Oribe) nekazal inguruneean musika urbanoa egiten duen taldea da. Ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraingo bikoteak, hilean behin ateratzen zituzten Ikus-entzuneko atalekin, lehenengo EP-a osatu zuten 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahastu eta antzerkiaren antza duen ikuskizuna sortzen dute. Beraien proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmotan, Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean. Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak.
Kontsultatu online sarrerak erosteko legezko baldintzak webgune honetako legezko oharrean.
COVID19 protokoloa
- Nahitaezkoa da maskara uneoro erabiltzea.
- Eskuak garbitzea gomendatzen da, aretoaren sarreran antolatzaileek prestatutako gel hidroalkoholikoa erabiliz.
- Sarrera eta irteera ordenan egingo dira, eta une oro mantenduko da gomendatutako segurtasun-tartea.
- Aretora sartu ondoren, jendea ezin daiteke jesarleku batetik bestera ibili.
- Aretoko langileen aginduak beteko dira beti.
- Behin jarlekuan eserita, ezin izango da bertatik altxatu kontzertua amaitu arte, ez dago atsedenik.
- Kontzertua hasi ondoren, ez da aretora sartzerik izango.
Online sarreren salmenta
Kontzertua hasi baino ordubete lehenagora arte.