1. Hasiera
  2. Dmytro Choni, piano
Dmytro Choni

Informazioa

Dmytro Choni, Kieven jaio zen (Ukraina), 1993an. Lau urte zituenean jaso zuen bere lehenengo piano ikasgaia, eta ordutik, lehen mailako musikariekin ikasi du eta haien maisu-klaseak ere jaso ditu, hala nola Arie Vardi, Sergei Babayan, Pavel Gililov edo Klaus Hellwig, besteak beste. Gaur egun Gratz-eko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean ikasten ari da (Austria), Milana Chernyavska-ren ikasgelan eta Musikarako Vere Fondoaren bekaduna da (Ukraina).

Santanderren egiten den Paloma O'Shea Piano Nazioarteko Lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen 2018an, eta bere belaunaldiko promesa garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. Bere talentua piano nazioarteko beste lehiaketa batzuetan ere saritu da, esaterako, Ferruccio Busoni (Italia), Vladimir Horowitz-en omenezko lehiaketa (Ukraina) eta Suzhou-koa (Txina). Halaber, lehenengo sariak jaso ditu Los Angeles (AEB) eta ZF-Musikpreis lehiaketetan (Alemania); Erroma (Italia) eta Donostiako hiria 2017an, eta urte horretan bertan jaso zuen Arturo Benedetti Michelangeli saria, Eppan Piano Akademiak emana (Italia).

Solista lanetan, hainbat orkestra sinfonikotan jo du, esaterako, San Mariko Errepublikakoa, RTVE eta Vallès-ekoa Espainian, Ukrainako Nazionala eta Suzhou-koa Txinan. Era berean, Miguel Ángel Gómez Martínez, Francesco Ommassini, Alain Paris, Rubén Gimeno, Volodymyr Sirenko eta Vitaliy Protasov-en zuzendaritzapean egin du lan. Denboraldi honetarako dituen konpromisoen eskutik Madrilen, Ljubljanan eta Parisen debutatuko du.

Errezitalean, bi zati dituen programa interpretatuko du. Lehenengo atalean garai erromantikoko musikagile alemaniarrak aurkeztuko ditu, Erromantizismoko adibide klasikoetatik, Liszt eta Schumann-en lanen bitartez, eta Brahms-en rapsodien Erromantizismo berantiarreraino. Bigarren atala, beste aldetik, monografikoa da eta Rachmaninov handiari eskainiko zaio; musikagile horren pianorako lanaren alderdi anitzak aurkeztuko dira.

Programa

I. atala 

  • Johannes Brahms (1833-1897)
    • 2 Rapsodia, op 79
    • Zk. 1 si minorren. Agitato
    • Zk. 2 sol minorren. Molto passionato, ma non troppo, allegro
  • Robert Schumann (1810-1856)
    • Goizeko abestiak, op 133
    • Im ruhigen Tempo
    • Belebt, nicht zu rasch
    • Lebhaft
    • Bewegt
    • Im Anfange ruhiges, im Verlauf bewegtes Tempo
  • Franz Liszt (1811-1886)
    • Erromesaldi urtean, bigarren urtea, Italia, S 161
    • Après une lecture du Dante, fantasia quasi sonata

II. atala

  • Sergei Rachmaninov (1873-1943)
    • Daisies, op 38, zk. 3
    • Lilacs, op 21, zk. 5
    • 6 momentu musikal, op 16
    • Zk. 4 mi minorren
    • Pianorako sonata zk. 2 si bemol maiorren op 36
    • Allegro agitato – Meno mosso
    • Non allegro – Lento – Più mosso
    • Allegro molto – Poco meno mosso - Presto

Sarrera-txartelen salmenta

Errezitaldi bakoitzerako sarrerak 2019ko urriaren 23tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

Kontsultatu denboraldiaren programa osoa hemen.