1. Hasiera
  2. ‘DiBergeNte’ Erakusketa
eXPO DIVERGENTE

informazioa

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan 'DiBergeNte' erakusketa ikusgai hilaren 27ra arte. Fernando Gilen erakusketa berritzaileena, egilearen beraren hitzetan: 'subPopArt' edo 'NEOgrunge' lanak.   

Fer Mirrors izenaz ezaguna den artista gasteiztarrak 35 lan aurkeztuko ditu, bere azken aldiko eskultura, argazki, collage eta akrilikoen pot-pourria, “askatasunak argi eta garbi markatua eta EZ komertziala, kritika soziala eta autokritikoa, koloreetan eta grisetan”.

Gilen lanak musika, askatasuna, POa, kolorea, joera, diseinua eta azpikultura irudikatzen ditu, berak bere zigilu pertsonal bihurtu duena; eta formak, irudiak, papera, teknikak eta koloreak nahasten ditu, "Ez tradiziozkoak-SUB eta Ez komertzialak".          

Fernando Gilek honela definitzen du bere burua: "SUB-Culture eta UNDERground, 77koa eta X Belaunaldia"; eta bere lana: "SubPopArt, NEOgrunge eta Dirty Pretty things". Duela 25 urtetik, kolorea, forma, figura, materialen eta tekniken esplorazioa, azpikulturak, bizitza alternatiboa, etengabe bilatzen ari da, eta DiBergeNte erakusketan islatzen dira, errealitatearen bere ikuspegia islatzen duen erakusketan.