1. Hasiera
  2. Cuarteto de Zagreb
Cuarteto de Zagreb

Informazioa

Bere herrialdeko erreferente bilakatu da talde hori, musika klasikoaren arloan. Kroaziako musika arloko lehenengo harizko kuarteto profesionala izan zen sortu zenean, eta 1919ko apirilaren 25ean eman zuen lehenengo kontzertua, beraz, Kroaziako ganbera-talde antzinakoena da. Bere ibilbideko lehenengo hamarkada bietan altuenera eraman zuten bere kalitate artistikoa taldekideek, eta Zagreb eta Kroaziako musika klasikoaren arloko funtsezko zutabe bilakatu ziren, gaur egun arte. Gaur egun hauek ditu taldekide: Martín Krpan (lehenengo biolina), Davor Philips (bigarren biolina), Hrvoje Philips (biola) eta Martín Jordan (biolontxeloa).

Besteak beste honako toki hauetan egin dituzte emanaldiak, Amsterdameko Concertgebouw, Pragako Rudolfinum, Londreseko St. John Smith Square, Nazio Batuen egoitzan New Yorken eta Txinako Guangyuan Concert Hall. Konposizio handiak interpretatu dituzte, esaterako, J.S. Bach-en “El arte de la fuga” eta Beethoven-en azken harizko kuartetoak. Bere emanaldi nabarmenetako bat Joseph Haydn-en “Las últimas siete palabras de Cristo en la Cruz” lanaren interpretazioa izan zen, Jerusalemeko Santa Ana elizako kriptan.

Era berean, diskografia zabala du kuartetoak, eta hainbat sari eta goraipamen lortu dituzte, hala nola, Kroaziako sari nazional garrantzitsuenak, esaterako, Zagreb Hiria saria 1957an eta 2001ean, Vatroslav Lisinski saria eta Vladimir Nazor saria 2009an euren ibilbide artistikoarengatik, herrialdeko Kultura Ministerioak emana, besteak beste. 2008tik,  Zagrebeko Kuartetoak Kroaziako Musika Institutuan garatzen du bere kontzertu-denboraldia.

Errezitaldian, bi ataletan banatutako programa interpretatuko du Zagrebeko Kuartetoak. Lehenengo atalean, Marko Ruždjak musikagile kroaziarraren "Lorategi klasikoak" eta Beethoven-en ‘Harizko kuartetoa 3.zk’  gozatzeko aukera izango da. Bigarren atalean, Shostakovich izango da protagonista.

Programa

I. atala

  • Marko Ruždjak (1946-2012)
    • Lorategi klasikoak
  • Ludwig van Beethoven (1770-1827)
    • Harizko kuartetoa 3. zk. Re Maiorren, op.18 zk.3
    • Allegro
    • Andante con moto
    • Allegro
    • Presto

II. atala

  • Dmitri Shostakóvich (1906-1975)
    • Harizko kuartetoa zk.3  Fa Maiorren, op.73
    • Allegretto
    • Moderato con moto
    • Allegro non troppo
    • Adagio
    • Moderato

Sarrera-txartelen salmenta

Errezitaldi bakoitzerako sarrerak 2019ko urriaren 23tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

Kontsultatu denboraldiaren programa osoa hemen.

Astearte Musikalen sarrerak - Cuarteto de Zagreb