1. Hasiera
  2. Cuando menos te lo esperas
Zine foruma

Sinopsisa

Harry Sanborn (Jack Nicholson) mutilzahar egoskorra da eta bera baino gazteagoak diren emakumeekin baino ez da ateratzen. Bere azken konkista den Marinek (Amanda Peet) eta biek asteburu erromantikoa planeatu dute, neskaren amaren hondartzako etxean. Harry-ri bihotzekoak emango dio eta Marinen amak, Erica Barry-k (Diane Keaton), idazle dibortziatu ospetsuak, sendatu arte zaintzea onartuko du gogo txarrez. Harryk, harrituta, emakume horrek erakarri egiten duela deskubrituko du. Baina mediku gazte bat ere gortea egiten ari zaio Erikari. Behin sendatuta, Harry etxera itzuliko da eta bere betiko ohituretara. Hala ere, Erikarekin izan duen harremanak bizitza aldatu dio, baita bere sentimenduak ere. (FILMAFFINITY)