1. Hasiera
  2. ‘Confinamiento’ Erakusketa
Confinamiento 1

Informazioa

‘Confinamiento’ (‘Itxialdia’) erakusketarekin emango dio hasiera ikasturteari, José Luis Catón arkitektuak pandemian zehar sortutako lanen bilduma, zeinaren bitartez hilabete horietako bakardadea, isolamendu soziala edo hiria hutsik bizi izan duen modua islatzen duen. Bihartik hasi eta hilaren 24ra arte ikusi ahal izango da erakusketa.

‘Confinamiento’ (‘Itxialdia’) osatzen duten lanak “COVIDaren pandemian zehar bizitako bizipenen emaitza da, are zehatzago, hasierako hilabeteetako murrizketa zorrotzena, bereziki. Garai arraroak, larriak; zitalak zalantzarik gabe, eta kezkaz beteak, non gaixotasunari eta heriotzari oso aspaldiko beldurrak nola edo hala kezkatu gintuen sentsazio iluna bizi izan genuen”, dio egileak.

Lanak bi multzo desberdinetan bereizten dira: batetik, eskuz egindako paperaren gainean irudikatutako marrazkiak eta collageak eta, bestetik, taula fenolikoan teknika mistoa baliatuta egindako formatu handiagoko lanak. Oro har, irudiak formatu handiagoko aurretiko lanetan sortu ziren. Halere, multzo koherente bat osatzen dutenez, erakusketan haiek sartzea erabaki da.