1. Hasiera
  2. 'Con la boca abierta' erakusketa
foto1

Informazioa

World Press Photo Nazioarteko Fotokazetaritza Lehiaketa ospetsuak zorrotz betetzen du duela hogei urtetik Vitoria-Gasteizekin duen hitzordura. 

`Con la boca abierta’ Cristina García Roderoren obraren gai zabaletan barrena egindako ibilbidea da, eta ahoak gizakiaren sentimenduak eta emozioak adierazteko duen garrantziaz eta egoeren aniztasunaz ari da. Honela dio egileak: “Jaiotzean egindako lehenengo negarretik heriotzeko aieneraino, irribarretik algarara, minetik atseginera, harriduratik izugarrikeriara, sentsualitatetik sexualitatera, xalotasunetik probokaziora, samurtasunetik indarkeriara, otoitzetik oihu kolektiboraino”.

Erakusketak formatu handiko 70 argazki biltzen ditu, 35 urteko jardueran zehar egindako lan ezagun eta ugarien aukeraketa bat, 70eko hamarkadan ekin zion ‘España oculta’ liburutik hasi eta Karibeko hainbat herrialdetako erritual eta sinesmenei buruzko ikerketa fotografikoetaraino, Love Parade alemana edo Nevadako Burning bezalako gertaera soziokulturaletatik igarota. Egileak 1976tik 2013ra bitarteko proiektuetako irudiak aukeratu ditu, baina `Con la boca abierta’ ez da erakusketa itxia, eta jendaurrean aurkezten den bakoitzean hazi egiten da. Erakusketa honi, Vitoria-Gasteizerako bereziki ekoitzitako 14 irudi berri bildu zaizkio.