1. Hasiera
  2. Carlos Mena, kontratenor eta zuzendaria
Carlos Mena

Informazioa

Carlos Mena kontratenorra, Vitoria-Gasteizen jaioa, Basileako Schola Cantorum Basiliensis-en ikasi zuen (Suitza), R. Levitt eta R. Jacobs maisuen zuzendaritzapean. Aipatutako eskola horretan egin zituen Erdi Aroko ikasketak eta operako tailerrak. Maisu asko izan ditu zuzendari, hala nola Michel Corboz, Paul Goodwin, Mark Minkowsky, Rafael Frübeck de Burgos, Ottavio Dantone, Juanjo Mena, Gustav Leonhardt, Christoph Coin eta Andrea Marcon, besteak beste. Mundu osoko jaialdi eta aretoetan kantatu du.

Opera arloan, Haendel-en ‘Radamisto’ lanaren protagonista izan zen Salzburgoko Felsenreitshule-n, Haselboeck/Grazer-en zuzendaritzapean; ‘L’Orfeo’ (Speranza) kantatu zuen Innsbruck Festwoche-n eta Berlingo Staatsoper-en Jacobs/Kosky-ren zuzendaritzapean, Händel-en ‘Il Trionfo’ (Disinganno) Salzburger Pfingstenfestival-en eta J. Cage-en  ‘Europera 5’ Flandesko Jaialdian, besteak beste. Orkestra zuzendari lanetan, 19/20 denboraldian honako orkestra hauen zuzendari arituko da: Ciudad de Granada orkestra, bertako artista egoiliarra da-eta; Asturiasko Printzerriko Sinfonikoa; Nafarroako Sinfonikoa; eta Galiziako Sinfonikoa. Era berean, Bruselako Palais de Beaux Arts-en eta Madrilgo CNDMren artista egoiliarra izan da. Munduko kontartenor onenetako bat dela diote.

Astearte Musikaletako bere emanaldian, Andre Maria kaperarekin batera, bera zuzendari duen taldea. 2009an estreinatu zen Andre Maria kapera publiko aurrean, Andre Maria Katedralaren erdiko nabea publikorako berriz ireki zenean. Antzinako musikaren interpretazioan adituak diren musikariz osatuta dago. Hainbat musikagileren lanak dituzte euren errepertorioan, hala nola Haendel, Purcell, Avison, Juan de Hidalgo, Pergolesi, Caldara, Tomás Luis de Victoria eta honako leku hauetan aritu da, esate baterako, Les Riches Heures de Valère Suitzan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, Les Concerts de St Germain Ginebran edo Gijóngo Antzinako Musika Jaialdian, besteak beste. Bere proiektuen artean, asmo handienetako bat Madrilgo Zarzuela Antzokian Juan de Hidalgoren “De lo divino…y humano” lanaren inguruko ikuskizun eszeniko-musikala taularatzea izan zen, Carlos Menak sortua eta Joan Antón Rechi-ren zuzendaritza eszenikoaz.

Errezitalean, honako hauek izango ditu kide: Lixsania Fernández (zango-biola), Daniel Zapico (tiorba) eta Carlos García-Bernalt (klabizenbaloa). ‘Kantatzen errezitatzetik… errezitatzen kantatzera’ programa interpretatuko dute, Gagliono, Ferrari, Kapsberger, Sances, Cesti, Selma y Salaverde, Monteverdi, Hidalgo, Pérez eta De la Té y Sagau-ren lanez osatua.

Programa

I. atala – ‘Kantatzen errezitatzetik …

  • Gagliano (1582-1643) - Soneto. “lo vidi in terra”
  • Ferrari (1603-1681) - Voglio di vita uscir
  • Kapsberger (1580-1651) - Villan di Spagna
  • Sances (1600-1679) - Usurpator tiranno
  • Cesti (1623-1669) - Kantata. ‘Era la notte’
  • De Selma y Salaverde (1580-1640) - Susanna paseggiata
  • Monteverdi (1567-1643) - Voglio di vita uscir

II. atala- … errezitatzen kantatzera’

  • Hidalgo (1614-1685) - La noche tenebrosa
  • Anónimo s. XVII - Tanta copia de hermosura
  • Pérez (1711-1778) - Allegro
  • De la Té y Sagau (1684-1736) - Kantata. ‘Qué me quieres’

                                                    Errezitatua. Qué me quieres

                                                    Aria. Andante. Si el aire me lleva

                                                    Errezitatua. Así ardiendo

                                                    Aria. Affectuoso. De qué te sirve el ceño

                                                    Errezitatua. Y ya, sin vida y sin aliento

                                                    Aria. Ay, infeliz corazón

Sarrera-txartelen salmenta

Errezitaldi bakoitzerako sarrerak 2019ko urriaren 23tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

Kontsultatu denboraldiaren programa osoa hemen.

KONTZERTU HONETARAKO SARRERAK AGORTU DIRA