1. Hasiera
  2. Bularreko Minbiziaren Lasterketa Solidarioa
asamma

informazioa

Martxa

  • Irteera: 10:30ean Estadio Vital Fundazioaren parean (Cervantes pasalekua)
  • Ibilbidea: 5km.
  • Lasterketa oinez edo korrika egin daiteke, eta ekimenarekin bat egin nahi duten adin guztietako pertsonei irekita dago.
  • Amaieran, entretenimendua eta aisialdia egongo dira familientzat eta parte-hartzaileentzat. Horrez gain, aurreikusita dago beste jarduera batzuk antolatzea, hala nola Zumba erakusketa/open bat.

Jardunaldiak

Aste horretan, halaber, informazio-jardunaldiak egingo dira hainbat profesionalen eskutik, bularreko minbizia duten pazienteen beharrak ezagutarazteko. Bertan, hainbat gai jorratuko dira eta Asammak Gasteizen egiten duen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Izen-emateak

Lasterketan parte hartzeko izena emateak Asammaren www.asammavitoria.org webgunean egin daitezke jadanik, baita elkartearen egoitzan ere (Vicente Abreu Margolariaren kalea, 7 – 4. bulegoa), 10:00etatik 12:00etara. Prezioa 8 eurokoa da, eta proban bildutako dirua gaixotasun horren aurkako ikerketari laguntzeko erabiliko da.