1. Hasiera
  2. Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa 2021
Asamma

Informazioa

Vital Fundazioa eta ASAMMA (Arabako Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkartea) elkarlanean ari dira bularreko minbizia zein gogorra izan daitekeen sinbolizatzeko, gaixotasunari buruz kontzientziatzeko eta ikerketa sustatzeko dirua biltzeko

Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa goizeko 9:30ean irtengo da Cervantes pasealekutik. Ordubetean bete beharreko 5 kilometro lau izango dira. Oinez egin daiteke, korrika, bakoitzak nahi duen bezala, eta edonork har dezake parte, gizon, emakume, haur, heldu, zahar eta abarrek. Helmuga leku berean egongo da.

Recorrido

Izen-emateak

Lasterketarako izen-emateak dagoeneko egin daitezke www.asammavitoria.org webgunean, baita aurrez aurre ere, elkarteak Vicente Abreu kaleko 7. zenbakian duen egoitzan, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, 8 euroko prezioan. Proban bildutako dirua gaixotasun horren aurkako ikerketa laguntzeko erabiliko da.