1. Hasiera
  2. Becas erasmus 2022/2023
Erasmus Bekak

Ezaugarri orokorrak

  • Laguntza-kopurua: Programak aurrekontu finkoa du, eta onuradunen artean banatzen da, ikasleek kanpoko unibertsitateetan emandako hilabete-kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu zenbat beka emango diren. Eskatutako beken zenbatekoak bideratutako aurrekontua gainditzen badu, zenbateko hori hainbanatuko da baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean. Hainbanaketa horrek ez du inola ere gaindituko oinarri hauetan ezarritako laguntzaren zenbatekoa.
  • Laguntzaren zenbatekoa:
    • Ikasturte osoa kanpoko unibertsitatean: 1200 €.
    • Lau eta sei hilabete arteko egonaldiak kanpoko unibertsitatean: 600€.
    • Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 120 € kanpoko unibertsitatean emandako hilabete bakoitzeko.
    • Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, baldin eta emandako bekei dagokien zenbatekoa xede horretarako bideratutako zenbateko osoa baino handiagoa bada.
  • Truke-programa ofizialean hasiera batean aurreikusitako hilabeteak baino ez dira hartuko kontuan, eta ez dira kontuan hartuko ikasleak geroago egin ditzakeen egonaldi-luzapenak.
  • Pertsona bakoitzari laguntza bakarra emango zaio bere ikasle-ibilbide osoan, truke-programa guztietarako.  
  • Laguntza ematea: Eskatutako baldintzak kontuan hartuta, une bakoitzean erabakiko da eskatutako laguntza ematea edo ukatzea, eta erabaki apelaezina izango da. 
  • Laguntza hau beste erakunde batzuen laguntzen osagarria izan daiteke.  
  • Laguntza galtzea: Kanpoko unibertsitateko egonaldia finkatutako egutegian zehaztutako data baino lehen eteten duten ikasleek laguntza hori jasotzeko eskubidea galduko dute, eta horren berri eman beharko diote becas@fundacionvital.eus helbideri  ahalik eta lasterren, bai pertsonalki, bai unibertsitatearen bidez.  

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • Estatu mailako edozein unibertsitatetako ikasleak izan beharko dute, eta beren Unibertsitateak ofizialki aukeratuak izan beharko dute Europar Batasuneko graduko (ez praktikak, graduondokoak, masterra edo doktoregoa) ikasleentzako Erasmus Mugikortasun Programan parte hartzeko 2022/2023 ikasturtean.
  • Helmuga Europar Batasuneko estatu kideen barruan egon behar da.
  • Eskatzaileak Araban erroldatuta egon beharko dute 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko datarekin.
  • Eskatzaile guztiek K26 edo K26+ txartelaren titularrak izan beharko dute (30 urte baino gehiago izanez gero, Kutxabank edozein finantza-txartelen titularrak), eta, gainera, Kutxabanken egoera aktiboan dagoen kontu baten titularrak izan beharko dute. Kontuak nahiz txartelak 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko emate- eta/edo irekitze-data izan beharko dute.

Beka bereziak

Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek aurreko baldintzak betez eskuratu ahal izango dute beka. Horretarako, dagokion laukitxoa markatu beharko dute eskabide-inprimakian eta egoera berezi hori justifikatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute epea amaitu baino lehen, "Izapideak" atalean zehazten den bezala. Ez dira kontuan hartuko dokumentazioa erantsi ez duten edo baloratzeko nahikoa ez den dokumentazioa erantsi duten eskabideak.

Beka berezien eskaerak batzorde batek aztertuko ditu, eta haren erabakia apelaezina izango da. Familia-unitatean benetako premia ekonomikoa dagoela irizten den eskaerak baino ez dira kontuan hartuko.    

Beka horien zenbatekoa arruntena halako bi izango da, eta, gainera, ez zaie hainbanaketarik aplikatuko.

Eskabideak egiteko izapideak

Laguntzak eskatzeko, interesa duten ikasleek eskabide-orria daten barruan beteta izan behar dute. Horrez gain, errolda-ziurtagiria bidali eta Learning agreement dokumentua ere gehienez bost eguneko epean honako helbide honetara: becas@fundacionvital.eus

Ez dira kontuan hartuko izapide hori betetzen ez duten jasotako eskabideak.

Eskabide-orrian beka bereziak eskuratzeko laukitxoa aktibatu bada, honako agiri hauek bidali beharko dira (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2021eko ekitaldiko datu fiskalak eta egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk) jarraian zehaztuko den helbidera eta gaian ERASMUS BEKA BEREZIA adieraziko da: becas@fundacionvital.eus

Dokumentazio hori 2022eko ekainaren 16a baino lehen jasotzen ez bada, ez da kontuan hartuko eskaera horren izaera berezia, eta eskaera hori beka arrunten betekizunen eta baldintzen arabera baloratuko da.  

 

Eskaera egiteko epea eta ebazpena

Eskatzaileek 22-23 Erasmus Beken deialdietarako eskabidearen ebazpena kontsultatu ahal izango dute helbide honetan uztailaren amaieran, bekaren eskatzailearen NAN bilatzaile baten bidez.

EMAITZEN BILATZAILEA

Erakundearen erabakia apelaezina da. Eskatutako baldintzak kontuan hartuta, Vital Fundazioak une oro erabakiko du eskatutako beka eman ala ez.

Edozein kontsulta egiteko becas@fundacionvital.eus helbidean 2022ko irailaren 16ra arte.

Deialdia 2022ko maiatzaren 16tik ekainaren 16era.

DEIALDI ITXIA

Laguntza ordaintzea

Emandako laguntzak ikaslea titularra duen Kutxabank kontuan baino ez dira ordainduko. Unibertsitatera lehenengo seihilekoan zoazten ikasleek 2023ko otsailaren amaieran jasoko duzue beka; bigarren seihilekoan zoaztenek, 2023ko ekainaren amaieran; eta bi seihilekoetan zoaztenek, beka bi zatitan jasoko duzue, aipatutako 2 hilabeteetan.

Eskabidea aurkezteak aipatutako baldintza guztiak onartu egin direla esan nahi du.