1. Hasiera
  2. Basoan murgiltzea - Urriak 22
Baños de bosque

Informazioa

18 urtetik gorakoentzat da, eta parte hartzeko ez da prestakuntza fisiko berezirik behar, bi orduz oinez ibiltzeko edo zutik egoteko gai izatea baino ez da behar. Era berean, beharrezkoa da jarrera irekia eta lasaia izatea, alde handi bat isilik, norberarekin, beste pertsona batzuekin eta ingurunearekin egoteko prest egotea.

  • Prezioa: 10 €
  • Ordua: 10:00etan
  • Lekua: Armentiako basoa
  • Pertsona-kopurua: 12 pertsonako talde murriztuak, gehienez
  • Hizkuntza: Elebiduna (Gaztelaniaz/Euskeraz)

Izena ematen duten guztiek kirol-kamiseta bat jasoko dute irteera-egunean.

Ibilbideak 1 eta 1,5 kilometro arteko luzera du, 2 edo 2,5 orduko iraupena eta Armentiako basoan egingo da. Leku horretara iristea erraza da, naturgune bat da, hiriko Eraztun Berdearen parte, balio handikoa: hiri-inguruko parkeen, hiri-ekosistemaren eta Gasteizko Mendien arteko korridore ekologikoa da; 161 hektareako hedadura duen erkamezti naturala da, eta bidezidorrez osatutako sarea du.

Izen-emateak

Ikastaro hauetarako izen-emateak hurrengo inprimakian edo Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24) saio bakoitza baino bi egun lehenago, gehienez.

Plaza osoen kasuan, Vital Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete 945776858 zenbakian edo egoitzan bertan (Aiztogile kalea 24), itxaron-zerrenda egiteko.

Basoan murgiltzea - Urriak 22