Basoan murgiltzeakirola eta osasuna

Japonia osasunaren eta ongizatearen munduko liderra da, herritarren gizarte- eta ingurumen-beharrak neurtzen dituen gizarte-aurrerapenaren indizearen arabera. Shinrin-yoku -basoaren atmosferan murgiltzea- herritarrek pairatzen zuten laneko estresari aurre egiteko sustatutako programa bat da, bere onurak erakutsi dituena. Fundación Vital Fundazioak erabaki du ekimen hau abian jartzea gure lurraldean, ingurumenarekiko sentsibilizazioaren, errespetuaren eta gure ondare natural hurbilena zaintzearen aldeko apustuaren barruan.
"Basoan murgiltzea" izenarekin, ongizate praktika honek naturarekiko eta norberarekiko lotura bultzatzen du zentzumenen bidez. Modu erregularrean eginda, onurak dakartza maila fisiko, mental eta espiritualean. Besteak beste, hauek dira onurak: estresa murriztea, immunitate-sistema indartzea, susperraldia erraztea, insomnioa arintzea, kontzentrazioa hobetzea, arnasketa-arazoak eta biriketako gaixotasunak arintzea, odol-tentsioa eta azukre-balioak jaistea edo bihotza indartzen duen DHEA hormona osatzea.
Informazioa
Aurten bi saio ezberdin nabarmendu ditugu. Zure ohiturei "basoan murgiltzea" gehitu nahi badiezu, eman izena talde egonkor batean. Aldiz, soilik praktika ezagutu nahibaduzu, eman izena aldizkako saio batean".
‣Esperientzia probatzeko jarduera puntuala
Irteera gidatuak eskaintzen dira Gasteizko hiri-inguruko baso batetik larunbat eta igandetan egiteko. Bisita bera martxotik ekainera eskeiniko da.
- Datak:
- Martxoaren 27an (igandea)
- Apirilaren 3an (igandea)
- Apirilaren 9an (larunbata)
- Apirilaren 23an (larunbata)
- Maiatzaren 7an (larunbata)
- Maiatzaren 15ean (igandea)
- Maiatzaren 21ean (larunbata)
- Ekainaren 4ean (larunbata)
- Ekainaren 12an (igandea)
- Ekainaren 18an (larunbata)
- Ordutegia: 10:00-12:30
- Prezioa: 10 euro/saioa
- Gehieneko parte-hartzaile kopurua: 14 pertsona
- Lekua: Armentiako basoa
- Hizkuntza: Gaztelania, ekainaren 12an izan ezik, elebiduna izango baita (euskaraz eta gaztelaniaz)
- Oparia: FV kamiseta
‣ Talde egonkorreko jarduera jarraia
Eraztun Berdeko baso-eremuetan ibilbide berriak prestatuko dira, beste jarduera edo gonbidapen batzuekin batera, naturarekiko lotura errazteko eta, horrela, praktika mota horrek dakartzan onurak lortzeko. Helburua naturan aldian-aldian murgiltzea sustatzea da. Talde bat osatuko da apiriletik ekainera hamabostean behin eta bi astetik behin jarduera hau burutzeko.
- Datak:
- TALDE EGONKORRA (Igandeak)
- Apirilak: 10 eta 24
- Maiatzak: 8 eta 22
- Ekainak: 5 eta 19
- TALDE EGONKORRA (Igandeak)
- Ordutegia: 10:00-12:00 (2 ordu). Ikastaro bakoitzeko azken eguneko jarduerak 12:30ak arte iraungo du (2,5 ordu).
- Abonua: 45 € 6 saioak.
- Parte-hartzaile kopurua: gutxienez 4 eta gehienez 14
- Hizkuntza: Eelebiduna (gaztelaniaz eta euskaraz)
- Lekua:
- Zabalgana parkea: maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean.
- Armentiako basoan: gainontzeko saioak.
- Oparia: FV kamiseta
Izen-emateak
Izen-emateak hurrengo imprimakien bidez egin daitezke:
(Maiatzaren 15eko eta ekainaren 12ko jarduerak osatuta daude. Itxarote-zerrendan izena-emateko, bete hurrengo inskripzio-inprimakia.)
Basoan murgiltzea - ekainak 4Basoan murgiltzea - ekainak 18Basoan murgiltzea - Talde finkoa (igandeak)