
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero euskal profesionalek aurreko urtean egindako edo ekoitzitako zinema lanik onenak eskuratzeko. Edizio honetan aurre-covid formatua berreskuratuko du, Vital Jardunaldi bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuz. Aurten 38. edizioa ospatuko du, pandemiaren aurreko formatua berreskuratuz.
AZALETIK AZALERA
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARIA: Mel Arranz
- GIDOIA: Mel Arranz
- EKOIZPENA KALAKA LAB, Ricardo del Conde
- ANIMAZIOA: Mel Arranz
- MUNTAIA: Mel Arranz
- MUSIKA: Mel Arranz
- IRAUPENA: 7 min
- HIZKUNTZA: Dialogorik gabee
Sinopsia
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.
Mel Arranz
Arte Ederretan graduatu zen EHUn. 2018 eta 2019 artean unibertsitate-trukea egin zuen Mexikoko UNAMekin, eta ordutik animazioa, bideo-artea eta soinu-artea izan ditu ardatz. Arte erakusketa ugaritan parte hartu du, besteak beste, Montehermoson, Zas Kultur Espazioan eta Amarika Aretoan egindako mostra kolektiboetan. Bere lan artistikoa sormen lantegien irakaskuntzarekin bateratzen du.
ILARGI GUZTIAK
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARIA: Igor Legarreta
- GIDOIA: Igor Legarreta, Jon Sagalá
- EKOIZLEA: Arcadia Motion Pictures, Ilargia Films, Kowalski Films, Pris&Batty Films
- ARGAZKILARITZA: Imanol Nabea
- MUNTAIA: Laurent Dufreche
- MUSIKA: Pascal Gaigne
- ANTZEZLEAK: Itziar Ituño, Haizea Carneros, Josean Bengoetxea
- IRAUPENA: 101 m.
- HIZKUNTZA: Euskara (azpitituluak gazteleraz
Sinopsia
Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasunean bizi beharko dutela biek, "betirako". Kondizio berri horretan, mingarria egingo zaio denbora igaro baina haur-gorputz berarekin segitzea; alabaina, Cándido ezagutuko du, etxean alaba izango balitz bezala hartuko duen gizon xume bat, eta bere izaeraren aurkako borrokan eta lapurtu zioten bizitza berreskuratzeko ametsean lagunduko dio. Ilargi Guztiak. Todas las lunas fabula fantastikoa da, heriotzari beldurra izateaz eta hilezkortasunaz hausnartzen duena.
Igor Legarreta
Arte Ederretako Fakultatean Ikus-entzunezkoetan lizentziatu ondoren, film laburrak idatzi eta zuzendu zituen Emilio Pérezekin batera: `El trabajo´ (1998), eta `El Gran Zambini´ (2005). 2002an `Urban Myth Chillers´ telesailaren bi atal zuzendu zituen. `Regreso a Moira´ (Mateo Gil, 2006) –`Películas para no dormir´ telesaileko atal bat– eta `Autómata´ (Gabe Ibañez, 2014) filmen gidoiak idatzi ditu. 2017an bere lehen film luzea zuzendu zuen, `Cuando dejes de quererme´. `Ilargi guztiak´ egilearen bigarren film luzea da.
Sarreren salmenta eta prezioa
Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:
- Abonuen prezioa: 15 €
- Sarreren prezioa: 4 €