1. Hasiera
  2. 'Autoengainuaren artea' erakusketa
Tótem

Informazioa

Kike Chumillasek betidanik izan du gizarte-konpromisoa pertsona behartsuenekin, eta bere obran hauteman daitekeen inozentzia utopikoa. Hasieratik, liluratu zuen ‘Equipo Crónica’ taldearen lanak, bai maila teknikoan – eta baita duten Pop Arte-n eraginak –, bai garaiko gai sozial eta kritikoaren erabileragatik. Bere eraginpean hizkuntza propio eta bereizgarri bat sortuz eta bilakatuz joan da, non haurtzarotik eskuratutako kultura guztia bere lanei izenburua eta edukia emateko balio duen.

Batzuetan zinemari, musikari, komikiari edo literaturari buruzko erreferentziak oso agerikoak dira, eta beste batzuetan ezkutatu egiten ditu, baina ezin du saihestu bere alderik intimo eta pertsonalena azaleratzea. Eta bere egitekoan falta ezin zenez, autokritika, auto-parodia eta autoengainurako tarte bat uzten du beti.

Bisita gidatuak

Martxoak 12, larunbata, 18:00etan eta martxoak 13, igandea, 12:00etan