1. Hasiera
  2. Astearte Musikalak

Astearte MusikalakMusika

Musika zikloaren balorazioa

Vital Fundazioan 'Astearte Musikalak' gure ganbera zikloari buruz duzun iritzia eta iradokizunak jakin nahi ditugu. Nahi baduzu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun galdetegia.

Astearte Musikalen 30. urteurrena

Astearte Musikalek ospakizuna dute. Hogeita hamar urte bete dituzte eta Vital Fundazioak antolatzen dituen kultura jardueren arteko arrakastatsuenetako bat izaten jarraitzen du.

Jarraian, Astearte Musikalen azken denboraldietako programa kontsultatu dezakezu:

COVID19 protokoloa

  • Nahitaezkoa da maskara uneoro erabiltzea.
  • Eskuak garbitzea gomendatzen da, aretoaren sarreran antolatzaileek prestatutako gel hidroalkoholikoa erabiliz.
  • Sarrera eta irteera ordenan egingo dira, eta une oro mantenduko da gomendatutako segurtasun-tartea.
  • Aretora sartu ondoren, jendea ezin daiteke jesarleku batetik bestera ibili.
  • Aretoko langileen aginduak beteko dira beti.
  • Behin jarlekuan eserita, ezin izango da bertatik altxatu kontzertua amaitu arte, ez dago atsedenik.
  • Kontzertua hasi ondoren, ez da aretora sartzerik izango.

Abonamenduen eta sarrera-txartelen salmenta

Ziklo osorako abonamdenduak eta azaroko errezitaldietarako sarrerak 2020ko urriaren 29ko 08:00etatik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Sarreren salmenta mailakatuta egingo da, hilez hil, osasun-egoerak edukiera aldatzea edo kontzertuak bertan behera uztea gomendatzen badu ere. Beraz, hilabete bakoitzeko azken asteazkenetik aurrera, hurrengo hilabeteko kontzertuetarako sarrerak erosi ahal izango dira.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

Web-orriaren bitartez, online erosteko lege-baldintzak kontsultatu ditzakezu hemen.

Kontzertuak

2020/21 denboraldiaren liburuxka