1. Hasiera
  2. Astearte Musikalak

Astearte MusikalakMusika

20/ 21eko denboraldian parte hartu nahi dutenentzako deialdia

2020ko azaroaren eta 2021eko martxoaren bitartean egingo den 'Astearte Musikalak' ganbera musika zikloaren hurrengo edizioan parte hartzeko interesa duten musikariek eta taldeek 2020ko urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra bitartean dute euren eskaintzak helarazteko epealdia. Eskaintza horietan honako hauek erantsi beharko dira: curriculum bat, kontzertuaren egitarau osoa, cachea eta grabazio bat CDn (ez da beharrezkoa profesionala izatea) edo Internet lotura bat.

  • Eskaerak zehaztutako epean bidali beharko dira posta bidez, ondoko helbidera:

Vital Fundazioa (Joseba Fernandez de Pinedoren izenean)
Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24
01001  Vitoria-Gasteiz
Araba/ Álava

  • Informazioa eta argibideak eskatzeko, 945 064 357 telefonora deitu edo jfpinedoobs@fundacionvital.eus helbidera idatzi dezakezue.

Musika zikloaren balorazioa

Vital Fundazioan 'Astearte Musikalak' gure ganbera zikloari buruz duzun iritzia eta iradokizunak jakin nahi ditugu. Nahi baduzu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun galdetegia.

Astearte Musikalen 30. urteurrena

Astearte Musikalek ospakizuna dute. Hogeita hamar urte bete dituzte eta Vital Fundazioak antolatzen dituen kultura jardueren arteko arrakastatsuenetako bat izaten jarraitzen du.

Jarraian, Astearte Musikalen azken denboraldietako programa kontsultatu dezakezu:

Abonamenduen eta sarrera-txartelen salmenta

Ziklo osorako abonamdenduak eta errezitaldi bakoitzerako sarrerak 2019ko urriaren 23tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

ZIKLO OSORAKO ABONAMENDUAK AGORTU DIRA

Kontzertuak

2019/20 denboraldiaren liburuxka