1. Hasiera
  2. Astearte Musikalak

Astearte Musikalak Musika

Sarrera-txartelen salmenta

Ziklo osorako abonuak 2018ko urriaren 22tik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean eros daitezke (Aiztogile 24, beheko solairua).

Oharra: Abonuak agortu dira.

Errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke, Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.

Ordainbidea banku-txartelaz da.

19/ 20ko denboraldian parte hartu nahi dutenentzako deialdia

2019ko azaroaren eta 2020ko martxoaren bitartean egingo den 'Astearte Musikalak' ganbera musika zikloaren hurrengo edizioan parte hartzeko interesa duten musikariek eta taldeek 2019ko urtarrilaren 7tik maiatzaren 31ra bitartean dute euren eskaintzak helarazteko epealdia. Eskaintza horietan honako hauek erantsi beharko dira: curriculum bat, kontzertuaren egitarau osoa, cachea eta grabazio bat CDn (ez da beharrezkoa profesionala izatea) edo Internet lotura bat.

  • Eskaerak zehaztutako epean bidali beharko dira posta bidez, ondoko helbidera:

Vital Fundazioa (Joseba Fernandez de Pinedoren izenean)
Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24
01001  Vitoria-Gasteiz
Araba/ Álava

  • Informazioa eta argibideak eskatzeko, 945 064 357 telefonora deitu edo jfpinedoobs@fundacionvital.eus helbidera idatzi dezakezue.

Musika zikloaren balorazioa

Vital Fundazioan 'Astearte Musikalak' gure ganbera zikloari buruz duzun iritzia eta iradokizunak jakin nahi ditugu. Nahi baduzu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun galdetegia.

Astearte Musikalei buruzko galdetegia

Kontzertuak

2018/ 19 denboraldiaren liburuxka