
Vital Fundazioak Arte Virtal Lehiaketaren beste edizio baterako deialdia egin du. Lehiaketa horren helburua gertuko artea, Araban egindako, eta bertako artistak babeste eta zabaltzea da.
Informazioa
Erakusketa honako arte bisual hauetara irekita dago:
- Pintura
- Eskultura
- Argazkilaritza eta beste teknika batzuk
Parte-hartzaileak eta baldintza teknikoak:
- 16 urtetik gorako artistak
- Arabako Lurralde Historikoan jaio, bizi, ikasi edo jarduera profesionala garatu dutenak.
- Gaia eta teknika libreak.
- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakar bat aurkez dezake. Bakarka egindako izan behar da, berria, originala, argitaratu gabea eta sinatua.
- Sortzaile bakoitzak obra indibidual bat aurkez dezake eta obre kolektibo bakar batean parte hartu.
Kontsulta ezazu oinarriak hemen
Obrak jasotzea
Lanak zuzenean entregatu beharko dira Montehermoso Kulturgunearen Lehenengo Solairuan, Fray Zacarías Martínez kalea, 2 , Gasteiz, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:30-18:30 bitartean; izena emateko buletina behar bezala beteta, NAN eguneratuaren fotokopia edo Errolda ziurtagiria edo Ikastetxearen ziurtagiriarekin batera.
Lanak onartzeko epea 2023ko irailaren 13 eta 14 izango dira.
Sariak
Arte, kultura eta kritika arloko profesional ospetsuek osatutako epaimahaiak lau lan sarituko ditu, bakoitza 1.500€-rekin.