1. Hasiera
  2. 'Arte Gasteiz&Vigo' Erakusketa
Expo Arte Gasteiz&Vigo Sala 2 21 04

Informazioa

'Arte Gasteiz&Vigo' ekimena da, antolatu dute, Inspirarte Elkarte Soziokulturalak sustatutako ekimena, Gasteiz eta Vigo hirien artean sinergia kulturalak sortzeko asmoz. 

Lan kolektibo hori Euskal Herriko eta Galiziako 16 artistak osatu dute. Artista horiek beren bizilekuetan errekonozimendua dute eta ibilbide luzea egin dute erakusketa-areto eta museo nazionaletan zein nazioartekoetan. Bere lanekin batera beste hainbeste bertso datoz, espezifikoak eta lan horietan oinarrituak, guztiak literatura sariak jaso dituzten olerkariek eginak. Diziplina artistiko bien fusioa musikaz lagunduta dator eta ikus-entzunezko, idatzizko eta argazkigintzako euskarriak ditu. Galiziak hartuko du ekimena 2022an.

Parte hartu duten artistak

Euskal artista plastikoak: Blanca Abajo Alda, Eduardo Alsasua, Verónica Werckmeister, Javier Hernández Landazabal, Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Joaquín Lara eta Marijo Lojo.

Galiziako artista plastikoak: Ángeles Jorreto, Camilo Camaño, Beatriz Ansede, Mingos Teixeira, Puri del Palacio, Javier Pena, Yolanda Carbajal eta Ramón Méndez.

Euskal poetak: Castillo Suárez, Arantza Guinea, Edu Zelaieta, Karmele Jaio, Natxo Besga, Gerardo Markuleta, Leire Bilbao eta Elisa Rueda.

Galiziako poetak: Xabier Xil, Iolanda Zuñiga, Vanessa Glemsel, Elvira Ribeiro, Isaac Xubín, Oriana Méndez, Lara do Ar, Silvia Penas.