1. Hasiera
  2. ARTE BARROKOA. Arkitektura eta beste arte plastiko batzuekin duen lotura
pintura barroca

Informazioa

Arte Barrokoa hainbat lurraldetan modu koordinatu eta interdepiendentean garatu zen lehen arte europarra da. Bere teatraltasuna gaizki ulertua izan da esanahirik gabeko edo pentsamendu intelektualik gabeko arte baten seinale bezala. Ikastaroan arkitektura-lan konplexuak aztertuko ditugu, baita hirigintzarekin, lorezaintzarekin, eskulturarekin, musikarekin eta abarrekin dituzten harremanak ere. Analisi horri esker, arkitektura barrokoak, oro har, dituen diziplinartekotasuna eta sinbolismo sakona ulertu ahal izango ditugu. Italiako eta Espainiako arkitektura barrokoa ezagunagoa denez, ikastaroa Europako gainerako potentzien lanetan oinarrituko da.

Programa

  1. Sarrera historikoa.
  2. Barroko europarra.
    • Germaniar Inperio Santua.
    • Frantzia.
    • Ingalaterra.

Lekua, ordutegia eta iraupena
Kordoi Etxean, ostiraletan 10:00etatik 11:30etara. Urriaren 15etik abenduaren 17ra

Prezioa
40 €

Ikastaroaren garapena

Ricardo Garay Osma, EHUko Artearen Historian lizentziaduna.

Online prestakuntza Google Meet plataformaren bidez emango da (izena eman duten pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute esteka batekin, ikastaroaren egunean eta saioaren orduan konektatzeko). Ikastaro honetara sartzeko gutxieneko baldintzak interneterako sarbidea duen gailu bat (mugikorra, tableta, ordenagailua), kamera eta mikrofonoa dira.

Izen-emateak

Ikastaro honetarako izen-ematea web orri honetan egin daiteke 2021eko irailaren 6tik 19ra edo plazak agortu arte.

(*) Inskripzio presentzialak Vital Fundazioarekin harremanetan jartzea.