1. Hasiera
  2. Armairuak Renove Plana
Plan renove armario

Informazioa

Ekimena urriaren 31ra arte garatuko da Arabako berrogei saltokitan. Pertsona bakoitzak kanpainari atxikitako dendetako batera eraman ahal izango du erabiltzen ez den arropa. Ematen duen kilo bakoitzeko, gehienez 25 kilo, euro bat jasoko du erosketa txartel batean, saltoki horretan bertan jantzi berriak erosi ahal izateko. Diru hori Vital Fundazioak jarriko du. Jaso ondoren, egoera onean dauden jantziak higienizatu eta lisatu egingo dira, eta bigarren bizitza bat izan ahal izango dute, Caritas-Kooperak hainbat bidetatik produktu mota horri irteera ematen duen esperientziari esker. Egoera okerrenean daudenak desintegrazio-tailerretatik igaroko dira, ehungintzako birziklatze-prozesu baten bidez lehengai berria sortzeko.

Horrela, helburu hirukoitza lortuko da: erabiltzen ez diren jantziei beste aukera bat ematea, hiriko tokiko merkataritza indartzea, bizi dugun pandemiaren ondorioz oso egoera zailean baitago, eta gure ingurumenaren zaintza bultzatzea.

'Armairuak Renove Plana' kanpainan parte hartuko duten saltokiei buruzko informazioa ARABADENDAK-Comercio Vitoria elkartearen bulegoetan (Gorbeia kalea, 26) edo 945 026 609 telefonoan eskura daiteke.