1. Hasiera
  2. Argazkilaritza astelehenak
Carlos Alba

Informazioa

Carlos Alba (Madril, 1984; Londresen bizi eta lan egiten du, Erresuma Batua) batez ere koloretako argazkiekin eta bideoarekin lan egiten duen artista bisuala da. Mundu garaikidean gertatzen diren giza-harremanetan eta gatazketan ardazten da bere lana. Bere irudiek ikuspegi kontzeptuala dute eta gaur egungo gizarte-arazoak islatzen dituzte, ikuspegi positibotik. Bere tresnak objektuak eta argazki-artxiboak dira, egin nahi dituen argazkiak eta bideoak aurkitzea errazten baitiote.

Merituz hartu zuen Argazkilaritza Artistikoaren Masterra, University of Arts Londonen, 2018an.

Zenbait nazioarteko sari jaso ditu, hala nola Tokyo International Photography Award (2017), Landskrona Foto Residency (2017), Zona C Visual Artist Awards (2016) eta Flash Forwards UK (2016).

Finalista izan da beste hainbat saritan, esaterako, GetxoPhoto (2019), VPhoto (2018), BMW Art Residency (2017), Encontros Da Imagem (2017, 2016), Grand Prix Fotofestiwal (2016) eta Descubrimientos PhotoEspaña (2015).

Bere lanak nazioarteko museo eta galeriatan erakutsi da, hala nola Hayward Gallery (Londres, 2019), Festival Internacional de Fotografía de Singapur (Singapur, 2018), T3 Photo Festival (Tokio, Japonia, 2018), G Gallery (Taipei, Taiwan, 2018), Landskrona Foto Festival (Landskrona, Suedia, 2018), Format Festival (Derby, Erresuma Batua, 2017), Fotofestiwal Art Inkubator (Lodz, Polonia, 2016), PhotoEspaña (Madril, Espainia, 2016), Festival Circulation (s) (Paris, Frantzia, 2016), besteak beste.

"The Observation of Trifles" bere artista-liburua,  La Fabrica-k argitaratua (2016), honako bilduma hauetan dago Tate Modern (Erresuma Batua), Harvard (AEB.), Landskrona Museum (Suedia), Deck (Singapur) eta Fotocolectania (Espainia). 

“The Taste of the Wind” bere bigarren monografikoa argitaratu berri du, Landskrona Foto Publishing-en laguntzari esker. Gaur egun, arte bisual independenteko espazio berri bat kudeatzen ari da Madrilen, Bubleclub izenekoa, eta Singapur eta Hong Kong  bezalako hirietan dagoen argi-kutsadurari buruzko proiektu berri batean lanean ari da.