1. Hasiera
  2. Arabako produktuen Gabonetako Azoka
Mercado Navidad

Informazioa

Vital Fundazioak, Gasteizko udalaren laguntzaz, merkatu hau antolatuko du. Nekazaritzako produktuak egongo dira erakusgai eta salgai, eta haiekin batera, elikagaien sektoretik at dauden artisauen erakusmahaiak ere bisitatu ahal izango dira eskuz egindako produktuekin.

Erakusmahaien eskaera: prozedura, datak, dokumentazioa aurkeztea...

Erakusmahaiak eskatzeko epea 2020ko azaroaren 2an, astelehenean, hasi eta azaroaren 12an, ostegunean, amaituko da. Hurrengo formularioa bete eta bertan eskatutako dokumentazioa erantsi (azaroaren 2tik aurrera erabilgarri).

Esleipendun pertsonen eta enpresen zerrendak azaroaren 23ko 12:00etatik aurrera egongo da kontsultatzeko moduan webgune honetan bertan.

Gomendioak: EKITALDIAREN AURRETIK/BITARTEAN/ONDOREN

Arabako Produktuen Gabonetako Azokaren 63. edizioak ezohiko izaera izango du, eta, araudiaren arabera, nahitaezkoa izango da zenbait neurri betetzea.

Informazio gehiago hemen.

Vital Fundazioa garapen jasangarriarekin konprometituta dago. Horregatik, Gabonetako Azokak 'Erronka Garbia – Ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldia' ziurtagiria lehen aldiz lortu dezan lan egiten ari da, horrelako ekitaldi batek ingurumenean izan dezakeen eragin negatiboa minimizatzeko. Ingurumen-aztarna murrizteko diseinatu da ekitaldi osoa.

ERRONKA GARBIA

Saritutako zerrenda

Kontsultatu hemen