1. Hasiera
  2. Arabako Errioxako 2019ko Maratoi Erdiaren V. edizioa
Media Rioja Alavesa

Maratoi erdia, herri-lasteketa eta eta patinetan

La Blanca Kluba eta Vital Fundazioa dira probaren sustatzaileak. 2015ean abiarazi zen aipatutako proba, Arabako eremu hain enblematiko hori kirol nahiz turismo arloetan sustatzeko helburuz.

Arabako Errioxa berriz ere izango da Maratoi Erdiaren agertoki, ekainaren 30ean. Hori da bosgarren edizio honetako berrikuntza nagusia, aurreko laurak beti egin izan baitira irailean. Aldaketa horrek kirolari gehiago biltzea du helburu, ekainean ixten dituztelako euren denboraldiak, eta maratoi erdi horretan aurki dezaketelako urrezko amaiera, baita euren kirol egitasmoetarako pizgarria ere.

Arabako Errioxako Maratoi Erdiaren bostgarren edizioa ekainaren 29an 10:30etik aurrera izango da, igandez. 21,096 kilometroko distantzia ofiziala izango du eta ibilbidea Atletismoko Espainiako Errege Federazioak homologatuta egongo da. Ibilbideak Samaniegoko herrian izango ditu irteera eta helmuga, eta Leza, Nabaridas, Eltziego eta Villabuena/Eskuernagatik igaroko da. 1.000 partaideko muga izango du probak.  

Egun berean 8.600 metroko herri lasterketa ere egingo da. Irteera eta helmuga Samaniegon izango ditu, Eskuernagatik igaro ostean. 500 pertsonatan izango da partaide kopuruaren muga, atleta federatu eta herriko korrikalarien artean.

Aldi berean, patinetan egiten den 21 inguru kilometroko lasterketa ere egingo da, gutxi gora behera Maratoi Erdiak egingo duen ibilbide beretik. Lehiaketaren beharrizanak direla eta, ez da oinezkoen lasterketa igarotzen den leku beretik igaroko. Proba horretan 300ekoa izango da onartuko den partaide kopurua.

Lasterketa txikia eta martxa nordikoa

Probaren egun handia baino lehen, larunbatean, ekainak 29, ekingo zaio kirol asteburuari, beste bi lehiaketaren eskutik, lasterketa txikia eta martxa nordikoa, 18:00etatik aurrera.

Leza herrian izango da lasterketa txikia. Lau kategoria egongo dira, benjamin aurrekoak, benjaminak, kimuak eta umeak, eta distantziak 380 metrotik 1.140 metroraino joango dira. Gainera, gaztelu puzgarriak ere egongo dira txikienentzat.

Martxa Nordikoaren modalitateek, hauek ere 18:00etan hasiko dira, bi atentzio gune izango dituzte. Nordic Walking lehiaketa proba, 11 kilometroko ibilbidea diena, Eltziegotik aterako da, eta Villabuenan amaituko da. Formatu laburrena, Herri Nordic Walking-a, 7 kilometroko ibilbidea duena, Navaridasetik abiatuko da eta Villabuenan ere amaituko da.

Izan emateak eta prezioak

Web gunearen bidez: www.mediamaratonriojaalavesa.com 

Prezioak:

  • 2019ko maiatzaren 20ra arte:
    • Maratoi Erdia – 18 Euro
    • Herri lasterketa – 8 Euro
    • Lasterketa patinetan – 18 Euro
    • Nordic Walking Lehiaketa– 14 Euro
    • Herri Nordic Walking – 5 Euro
    • LasterketaTxikia –  Euro bat
  • 2019ko maiatzaren 21etik ekainaren 27ra arte
    • Maratoi Erdia – 21 Euro
    • Herri lasteketa – 9 Euro
    • Lasterketa patinetan – 21 Euro
    • Nordic Walking Lehiaketa – 15 Euro
    • Herri Nordic Walking – 6 Euro
    • Laterketa Txikia – Euro bat

Dortsalak jasotzeko:

  • Ekainak 29, larubata
    • Lezako igeriletuetan 18:00etatik 19:30etara.
  • Ekainak 30, igandea
    • Samaniegoko kiroldegian 08:30etik 10:00etara.