
Araba lurralde ezin hobea da bizikletaz ezagutzeko. Vital Fundazioak 'Araba Herriz Herri' aurkeztu du, Arabako eta Trebiñuko 500 herri zeharkatzen dituzten 71 ibilbide jasotzen dituen webgunea. BTT edo errepide motako zikloturismoan egin daitezkeen 4.000 kilometro baino gehiagoko ibilbideak eskaintzen ditu; ibilbide eta herri bakoitzeko mapa interaktiboei, errutometroei eta banakako fitxei esker.