
- Zuzendaria: David Pérez Sañudo
- Gidoia: Marina Parés Pulido, David Pérez Sañudo
- Ekoizlea: Amania Films
- Argazkilaritza: Victor Benavides
- Muntaia: Lluis Murúa
- Musika: Jorge Granda
- Antzezleak: Patricia López Arnáiz, Jone Laspiur, Mikel Losada, Luis Callejo, Nagore Aramburu, Fernando Albizu, Gorka Aguinagalde, David Blanka
- Iraupena: 100 m.
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
Sinopsis
Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen.
David Pérez Sañudo
Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia lortu zuen eta zuzendaritza zinematografikoko masterra egin zuen ESCACen. 10 film labur baino gehiago zuzendu ditu, zeinak 400 zinema-jaialditan baino gehiagotan egon diren, hala nola Clermont-Ferrandekoan, Gijóngoan, Málagakoan, Brestekoan edo Manchesterrekoan; sari eta izendapen ugari izan dituzte bere lanek. Besteak beste, hauek dira bere nabarmentzekoak: Indirizzo (2011), Malas vibraciones (2014), Artificial (2015), Tiempos muertos (2017) eta Aprieta pero raramente ahoga (2017). Alardea telesaila ere zuzendu du. Ane da egilearen lehen film luzea, zuzendari, gidoilari eta ekoizle gisa.
Sarrera-Txartelen salmenta eta prezioa
Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgune honetan bertan.
- Abonuen prezioa: 9€
- Sarrera-txartelen prezioa: 2€
Sarrerak agortuta