1. Hasiera
  2. Aitzina folk 2019
Aitzina folk

Informazioa eta programa

Ataxia telangiektasiarako tratamendua bilatzen ari den ikerketa-proiektu bat finantzatzeko dirua biltzea da jaialdi horren helburua. Gaixotasun genetikoa da, eta neurodegeneratiboa, oraindik sendabiderik ez duena. Euskadin mutil bi daude gaixotasun horrek jota, eta 30 ume eta gazte inguru Estatu osoan. Aitzina Folk azaroa eta abendua bitartean egingo da, Vitoria-Gasteizko hainbat agertokitan. Orotara hogei emanaldi eta tailer baino gehiago; horietako asko dohainik eta publiko guztietarako.

Talde ospetsuen emanaldi handiak gozatzeko aukera da Aitzina Folk, baita artista berroak ezagutzeko aukera ere. Jaialdi kulturaniztuna da, musika tradizionala eta bertako folka barne, baita beste gune geografikoetakoa ere, nazioarteko taldeak, dantzak, tailerrak, kalejirak, hitzaldiak, eskolen partehartzea, eta batez ere, giro bikaina. Kalitateko folkaren eskutik ondo pasatzeko aukera.

Programa:

  • Osteguna, 2019ko urriak 31
    • 20:00etan - AITZINA FOLKEN VII. EDIZIOAREN AURKEZPENA + KONTZERTUA: Eltziegoko gaiteroak. Artium, Plaza aretoa.
  • Ostirala, 2019ko azaroak 22
    • 19:00etan –Euskal-dantza tailerra, Josu Garateren eskutik. Folklore Vitoria-Gasteizko udal-akademia.
  • Larunbata, 2019ko azaroak 23
    • 11:30etik 14:30era – Kalejira. Banden kalejira Vitoria-Gasteiz erdialdeko oinezkoentzako kaleetatik eta Erdi Aroko gunetik. Informazio-mahaia Loma Jeneralaren kalean, musika zuzenenean.
  • Larunbata, 2019ko azaroak 30
    • 20:30ean – KONTZERTUA: Aire Ahizpak (Euskadi). Oihaneder, Euskararen Etxea.
  • Igandea, 2019ko abenduak 1
    • 19:00etan – Andre Maria Zuriaren katedralera bisitaldi musikala dohainik: Natívitas, Bóreas Cámara eta Xabier Martínez de Otxagabia.
  • Ostirala, 2019ko abenduak 6
    • 18:00etan - Folk musika saioa. Falerina Taberna.
  • Ostirala, 2019ko abenduak 13
    • 20:30ean – KONTZERTUA: Alos Quartet 20 urte + lagunak (Oreka TX + Aukeran dantza Konpainia + Amaia Elizaran). Alos-en proiektu berriaren aurkezpena: LAU. Principal Antzokia.
  • Larunbata, 2019ko abenduak 14
    • 10:30etik 13:30era – Musika tradizional eta folk eskolen IV. topaketa. Tailerrak. “Jesús Guridi” musika kontserbatorioa.
      • Bodhran master klasea, Blanca Agudoren eskutik.
      • Uilleann Pipe-ren master klasea, Padraig McGovern-en eskutik.
    • 19:00etan - KONTZERTU bikoitza: CastellanAS + Garadice (Irlanda). Beñat Etxepare antzokia. Igandea, 2019ko abenduak 15 TXIKI FOLK.
      • Blanca Altable (Burgos). Biolin folk TAILERRA.
      • Txalaparta tailerra, Karlos Subijanaren eskutik.
    • 12:00etan – KONTZERTUA: Emilio Villalba eta Sara Marina, umeentzako Erdi Aroko musika (Sevilla). Beñat Etxepare antzokia.
    • 18:30ean – KONTZERTUA: Trakamatraka, musika-tresna birziklatuak (Euskadi). Beñat Etxepare antzokia.
    • 17:30ean – KONTZERTUA: Emilio Villalba eta Sara Marina, umeentzako Erdi Aroko musika (Sevilla). Amurrio Antzokia.
  • Ostirala, 2019ko abenduak 20
    • 19:00etan – “Folk, una mirada a la música tradicional” dokumentalaren emanaldia eta solasaldi-kontzertua, Jaime Lafuente eta Jesús Rondaren eskutik. Artium, auditorio.
  • Larunbata, 2019ko abenduak 21
    • 19:00etan - KONTZERTU bikoitza: RIU (Katalunia) + Xabi Aburruzaga band. Beñat Etxepare antzokia.
  • Igandea, 2019ko abenduak 22
    • 19:00etan – KONTZERTUA: The Sorry String Band (Gasteiz). Artium, Plaza aretoa.
    • Folk musika saioa. Lekua eta ordua zehazteko daude.
  • Ostirala, 2019ko abenduak 27
    • 19:30ean – KONTZERTU bikoitza: Kalakan (Euskadi) + Milladoiro (Galizia). Mendizorrotzako kiroldegia.

Informazio gehiago aitzina folk webgunean (kanpoko url)