1. Hasiera
  2. Airbag filmaren 25. urteurrena
airbag

Airbag

Duela 25 urte Juanma Bajo Ulloa zinemagileak (Vitoria-Gasteiz, 1967), 'Airbag' estreinatu zuen, bere filmografiaren hirugarren titulua, film luzeen zuzendari lanetan. Filma aurrekaririk gabeko arrakasta komertzial bihurtu zen: 2.500.000 ikusle eraman zituen aretoetara, 1.200 milioi lortu zituen txarteldegian (garai bateko pezetatan) eta ordu arte gehien ikusitako ekoizpen espainiarra izan zen.

Espiritu urratzaile nabarmena duen filma, umorez, parodiaz, gehiegikeriaz eta gagez betea. Garaiko gazte balaunaldi oso batekin konektatzea lortu zuen, eta jendea harrituta utzi zuen estilo, erritmo eta hizkuntza zinematografiko apurtzaile baten eskutik.

Proiekzioa

Proiekzioa filmaren bertsio luze bat izango da, aurretik zinema-areto batean ikusi gabeko 8 minutuko metrajearekin. Bertan izango dira protagonistetako batzuk, eta oroitzapenezko ekitaldia amaitzeko solasaldi bat egingo dute:

  • Bajo Ulloa (dzuzendaria)
  • Karra Elejalde eta Gorka Aguinagalde (aktoreak)
  • Bingen Mendizabal (filmeko musikaren arduraduna)

Vital Fundazio Kulturuneako hallean, filmarekin zerikusia duten piezen erakustaldi batez gozatzeko aukera izango dute: filmaketaren, filmaren eta hainbat bitxikeriaren irudiak digitalean, parekorik ez duen fotokromo jokoa, sustapen-materiala, kamisetak, posterrak edo zuzendariak filmatzean erabilitako jatorrizko klaketa.