1. Hasiera
  2. ' 60 urte eta betetzen jarraitzen dugu. Apdema' erakusketa
Apdema

Informazioa

Vital Fundazioak Apdemaren 60. urteurreneko ekitaldiekin bat egin du, adimen-desgaitasuna duten arabarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkarte horren historia iruditan islatzen duen erakusketa batekin. 

«60 urte eta konplitzen jarraitzen dugu» lemapean, argazki-erakusketak Apdemaren historia islatzen du, 1962an sortu zenetik hasita. Sei hamarkada hauetan, egondako aurrerapen sozialei eta lortutako esperientziari esker, «kolektiboaren bizi-baldintzen definizioa eta hori lortzeko metodoak perfekzionatu» ahal izan dituzte, arduradunek azaldu dutenez. Eta, horrela, «gure balioekin bat datozen xedeak, erronkak, espektatibak eta helburuak bete ditugu».