1. Hasiera
  2. 2023ko Laguntza-deialdia

2023ko Laguntza-deialdia

Aurkezpena

2023ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko proiektuak babestu eta bultzatzeko. Deialdi bakarra izango da, epe luzeagoak izango ditu, eta, Arabako erakundeek lehentasuna izaten jarraituko duten arren, gure lurralde historikoan eragin zuzena duten ekimenei ere irekiko zaie. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 16tik otsailaren 10era bitartekoa izango da, eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, gehienez ere, hamabi hilabeteko epean proiektuek amaituta egon beharko dute.

Aurkeztutako proposamen guztietan, bereziki baloratuko da proiektua berritzailea izatea, irtenbide berriak eta eraldaketa soziala sortzea; euskararen erabilera, genero-berdintasuna, gizarteratzea eta boluntariotza bultzatzea; bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izan dezala efizientzia-irizpideekin, eta garatu beharreko jardueren jasangarritasuna bermatu dezala; eta Arabako erakundeek garatuko ditzatela, ahal dela irabazi-asmorik gabeek.

Proiektuak

  • Gizarte Arloa: Pertsona guztien gizarteratzea eta berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak eta jarduerak; mendekotasunaren eta desgaitasunaren eremuetan zaurgarrienak diren edo premia gehien dituzten pertsonei laguntzeko eta aukerak eskaintzeko, baita horien zaintzaileei eta familiei ere.
  • Hezkuntza, Enplegua: Haur, gazte eta helduen prestakuntza integrala osatuko duten gaitasunak, jarrerak eta balioak garatzeko hezkuntza-jarduerak eta -programak, bazterkeria- edo kalteberatasun-arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzera bideratuak, lanbide-trebakuntzaren, lan-praktiken, prestakuntza-beken eta/edo ekintzailetzarekin lotutako proiektuen bidez.
  • Ikerketa eta berrikuntza: Ikerketa zientifiko eta teknikoko programak, garapen eta berrikuntzako programak hezkuntzaren, industriaren, kulturaren, gizartearen eta abarren sektoreetan.
  • Kultura, Ondarea eta Ingurumena: Ondare historiko kulturala eta ingurumenekoa sustatzeko eta mantentzeko jarduerak eta programak; kultura oro har, aisialdia, parte-hartzea eta balio komunitarioak sustatzera bideratutako proiektu eta jarduera soziokulturalak, baita sortzaile berriei eta berrikuntzari, arteari eta abarri laguntzera bideratuak ere.

Eskaera eta ebazpena

Eskaera onartzeko, amaieran aurkituko dituzun bi inprimakiak bete behar dira:

  • 2023 ELKARTEAREN FITXA
  • 2023ko LAGUNTZEN DEIALDIAREN ESKABIDEA

Horretarako epea 2023ko urtarrilaren 16tik otsailaren 10era artekoa da, 14:00etan.

Ez dira onartuko data horietatik kanpo edo bi formularioak bete gabe aurkeztutako proiektuak.

Fundación Vital Fundazioaren Patronatuak onartutako proiektuei buruzko ebazpena 2023ko martxoaren 30etik aurrera egingo da.

* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Vital Fundazioarekin 945 06 43 63 telefonoan.

 

2023ko Elkartearen fitxa2023ko Laguntza Deialdiaren eskabidea