1. Hasiera
  2. 2023 elikagai bilketa handia
banco de alimentos

Informazioa

Edizio honetan, janari-bonuen erosketa handitzea proposatzen da, oinarrizko produktuen entregari eusteko, iraupen luzeko beste batzuk eskuratzeko eta beste dohaintza batzuetatik datozen hornidurak osatzeko. Era berean, gure herrialdean bizi den pobreziaren egungo egoeraren inguruan sentsibilizatu eta mobilizatu nahi dira herritarrak, osasun-krisiaren eta egungo krisi ekonomikoaren ondorioz. Eta, gainera, gizarteari dei egitea elikagaien bankuekin elkarlanean jarrai dezan.

Janari-bonoak erosi eta elikagaiak Arabako Elikagaien Bankuaren alde eman ahal izango dira 11 supermerkatu katetan, 83 denda guztira. Horietako batean bonuak bakarrik erosten dira; beste batzuetan mistoak (elikagaiak eta bonuak); eta batean elikagaiak bakarrik ematen dira.

Establezimenduetan emendako bonu guztien batura ez zaio eskudirutan ematen Elikagaien Bankuari, horren aldeko zifra baizik, urtean zehar une jakin batean behar diren produktuak edo elikagaiak erosteko-

Dohaintzak

Elikagaik eta oinarrizko beste produktu batzuk bakarrik erosteko diru-dohaintzak honela egin daitezeke:

  • VISA txartela hemen
  • BIZUM (00025 kodea)
  • Banku-transferentzia: Kutxabank ES58 2095 3153 6191 1448 4071

*Ekarpenek %45eko hobari fiskala dute Errenta Aitorpenean

Gaur egun, Arabako Elikagaien Bankuak elikadurarako laguntza bakarra banatzen du, ezin baititu elikarura-premia guztiak bete.