1. Hasiera
  2. 2022ko Laguntza-deialdia

2022ko Laguntza-deialdia

Aurkezpena

2022ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko proiektuak babestu eta bultzatzeko. Oraingoan deialdi bakarra izango da, epe luzeagoak izango ditu, eta berrikuntza dakar, Arabako erakundeek lehentasuna izaten jarraituko duten arren, gure lurralde historikoan eragin zuzena duten ekimenei ere irekiko zaie. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 24tik otsailaren 18ra bitartekoa izango da, eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, gehienez ere, hamabi hilabeteko epean proiektuek amaituta egon beharko dute.

Proposamen guztietan modu positiboan balioetsiko dira, besteak beste, izaera berritzailea izatea; irtenbide berriak eta eraldaketa soziala sortzea; euskararen erabilera, genero-berdintasuna, gizarteratzea eta boluntariotza bultzatzea; edo bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izan dezatela, efizientzia-irizpideekin, eta garatu nahi diren jardueren jasangarritasuna bermatu ahal izatea. Halaber, aurreikusitako gizarte-eragina eta onuradun kopurua hartuko dira kontuan.

Proiektuak

  • Gizarte arloa: Mendekotasun eta desgaitasun arloetan pertsona ahulenei eta behartsuenei, baita euren zaintzaileei eta senitartekoei, laguntza eman eta aukerak eskaintzen dizkieten proiektu eta jarduera berritzaileak. Gizarteratzea eta pertsona guztien berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak.
  • Kultura, Ondarea eta Ingurumena: Ondare historiko kulturala eta ingurumen ondarea sustatzeko eta mantentzeko jarduerak eta programak. Oro har kultura, aisialdia, parte hartzea eta balio komunitarioak sustatzera, sortzaile berriei eta berrikuntzari, arteari eta abarri laguntza ematera bideratutako proiektu eta jarduera soziokulturalak.
  • Ikerketa eta berrikuntza: Ikerketa zientifiko eta tekniko programak, garapena eta berrikuntza, hainbat sektoretan, hezkuntza, industria, kultura, gizartea, eta abar.
  • Hezkuntza eta enplegua: Haur, gazte eta nagusien prestakuntza integrala osatuko duten gaitasunen, jarreren eta balioen garapenerako hezkuntza jarduerak eta programak.        Lan-merkatuan sartzera bideratutako ekintzak, prestakuntza profesionala, lan-praktikak, prestakuntza-bekak, autoenplegu eta ekintzailetza proiektuen bidez.  

Eskaera eta ebazpena

Parte hartzeko, eskabide-inprimaki bat bete behar da, proiektuaren deskribapen xehatua eta kronograma dituena, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua barne, eta www.fundacionvital.eus webgunearen bidez bidali behar da, urtarrilaren 24tik otsailaren 18ra bitartean.

Aurkeztutako proiektuei buruzko ebazpena 2022ko apirilaren 1etik aurrera aterako du Vital Fundazioaren Patronatuak.

 

Dokumentazioa

Honako pdf honetan kontsultatu ahal izango dituzte oinarriak.

Dokumentazioa