1. Hasiera
  2. 2022ko Bilketa Kanpaina Nagusia
Banco alimentos

Informazioa

2022ko Bilketa Handi honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea eta mobilizatzea osasun-krisiaren eta egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi diren pobrezia-egoeren inguruan. Elikagaien Bankuak onuradunei emandako produktuen kalitatea nabarmen hobetzeko funts nahikoak lortu nahi ditu (supermerkatu bonuak eta dirua).

Aurten bi motatako dohaintzak egingo dira:

  • Eliagaien ohiko dohaintza fisikoa supermerkatuetan eta ohiko bilketa-guneetan
  • Ekarpen ekonomikoak eta janari-bonuak, iraupen luzeko elikagaiak erosteko eta beste dohaintza batzuetatik datozen hornidurak osatzeko.

Establezimenduetan dohaintzan emandako bonu guztien batura ez zaio eskudirutan ematen Elikagaien Bankuari, , haren aldeko ‘botea’ eratzen da, eta horren bidez, urtean zehar, une jakin bakoitzean behar diren produktuak edo elikagaiak eros daitezke.

Premia handieneko produktuak haurrentzakoak dira, eta horietan, % 100 bete nahi dira bi urtetik beherakoen oinarrizko elikadura- eta higiene-beharrak: 175.000 pixoihal, 20.200 fruta-pototxo, 2.400 galleta eta zereal pakete, 90.000 € inguruko kostuarekin; eta haragi-proteinak: 42.500 kg oilasko, 78.700 €-ko kostuarekin.

Boluntario gisa lagundu nahi dutenek 608 295 120 telefono zenbakian eman dezakete izena.

Dohaintzak

Dohaintzak modu desberdinetan egin ahal izango dira:

Bai janari-bonuak erosteko, bai elikagai eta higiene produktuak entregatzeko Arabako Elikagai Bankuaren alde, hamaika supermerkatu katetan egin ahal izango da, hau da, 83 dendatan guztira: horietako bostetan bonuak baino ezin daitezke erosi, beste bostetan mistoa (elikagaiak eta bonuak) eta bestean elikagaiak baino ezin daitezke eman dohaintzan.

(establezimenduen informazioa)

Elikagaiak eta oinarrizko beste produktu batzuk (higienekoak, haurrentzat) erosteko diru-dohaintzak hainbat eratara egin daitezke:

Ekarpenek %45eko hobari fiskala dute Errenta Aitorpenean.