1. Hasiera
  2. 2021/2022 IKA bekak

2021/2022 IKA bekakBekak

Beken zenbatekoa

2, 3 eta 5 orduko ikastaroak, 2021eko urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era:

Becas IKA

* Arabako Foru Aldundiaren laguntza aplikatu gabe, hala badagokio.

Gizarteratzeko arriskuan onartutakoentzako beken zenbatekoa matrikularen zenbatekoaren % 100 izango da. ( % 85 Vital Fundazioak eta % 15 IKA Gasteizek).

Baldintzak

  • 18 eta 25 urte bitartean izatea.
  • Beka-eskaera bete eta matrikula-inprimakiekin eta ordainagiriarekin batera entregatu.
  • Matrikula epearen barruan formalizatu izana, hau da, abuztuaren 30etik irailaren 29ra bitartean. Matrikula formalizatutzat joko da euskaltegiko bulegoetan matrikula-inprimakiak beteta eta bankuan sartu izanaren egiaztagiria entregatu ondoren.
  • Ikastaroaren aprobetxamendua eta gutxienez % 75eko asistentzia-maila bermatuko duen idatzizko konpromisoa sinatzea.

Idatzizko konpromisoa

  • Bekadunak konpromisoa hartu behar du ikastaroa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta gutxienez % 75eko asistentzia izateko.
  • Halaber, bekadunak baimena ematen dio Gasteizko IKAri Vital Fundazioari ikastaroan parte hartzearen jarraipen didaktikoa helarazteko.
  • Azkenik, aurreko konpromisoak betetzen ez baditu, bekaren zenbatekoa ordaintzeko transferentzia geroratuaren bidez itzultzeko konpromisoa hartzen du bekadunak.

Prozedura

  • Irailaren 30etik aurrera, Gasteizko IKAk eta VITAL Fundazioak eskabide guztiak aztertuko dituzte ezarritako irizpideen arabera, eta onuradunak zein izango diren erabakiko dute. Era berean, 12 eskaera aukeratuko dituzte, egon daitezkeen bajak betetzeko.
  • Urriaren 15a baino lehen, interesdunei jakinaraziko diete zein eskabide onartu diren, zein geratu diren erreserban eta zein baztertu diren..

Esleitzeko irizpideak

  1. Irizpidea: ikastaroaren iraupena eta erritmoa (zenbat eta irakastordu gehiago, orduan eta puntuazio handiagoa):
    1. Aukera: egunean 5 orduko ikastaroa, 2021eko urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era.
    2. Aukera: egunean 3 orduko ikastaroa, 2021eko urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era.
    3. Aukera: egunean 5 orduko ikastaroa, 2021eko urriaren 5etik 2022ko otsailaren 18ra.
    4. Aukera: egunean 2 orduko ikastaroa, 2021eko urriaren 5etik 2022ko ekainaren 30era.
  2. Irizpidea: abiapuntuko mailarik baxuenei emango zaie lehentasuna.
  3. Irizpidea: matrikulazio-data. Baldintza berdinetan, 1. eta 2. irizpideen arabera, matrikula lehenago egin duenari emango zaio beka.

Oharra: bekadunarentzat talderik sortuko ez balitz, Vital Fundazioak eta Gasteizko IKAk beste aukera batzuk eskainiko dizkiote beste erritmo edo ordutegi mota batean.

Aurreikusi gabeko edozein gorabeheraren aurrean, Vital Fundazioak eta Gasteizko IKAk egoki deritzotenaren arabera erabakitzeko ahalmena izango dute.

Matrikula

Matrikula formalizatutzat joko da behar bezala sinatutako matrikula-inprimakiak bankuko ordainagiriarekin batera entregatzen direnean. Azken hori bi modutan egin daiteke:

1.- Ordainketa bakarrean. Horrela ordainduz gero, Aldundiaren laguntzak eta Vital Fundazioaren beka aldi berean deskontatuko lirateke.

2.- Epeka ordainduz gero, lehen epean VITAL Fundazioaren bekari dagokion zenbatekoa deskontatuko litzateke, eta bigarrenean Aldundiaren laguntzari dagokion deskontua aplikatuko litzateke.

3.- Ahultasun ekonomikoko egoeran dauden pertsonentzako bekak Gasteizko IKAn kontsultatu.