2021 EgutegiaOndarea

Hirugarren urtez jarraian, Vital Fundazioak egutegi bat argitaratu du, eta oraingoan Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzkoa da (GJH). Egutegiko hilekoak, ekoizpen propioko irudiak dituztenak, ‘Lurreko Ekosistemetako Bizitza’ izeneko 15. GJHak barne hartzen dituen helburuei buruzkoak dira. Fundazioa da liderra helburu horren garapenean gure lurraldean, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza 2030 ekimenaren barruan. Hil bakoitzean txertatu den QRari esker, kokapen bakoitzari buruzko informazioa, ekosistema ezagutzeko ibilbideak eta Fundazioak lortu nahi dituen helburuei buruzko informazioa izan dezakegu.
Hil bakoitzak QR kode bat du, toki bakoitzari buruzko informazioa digitalki zabalduko duena, eta bertako ekosistemari buruzko datuak eta helburu/GJH bakoitzaren dibulgazio-testu labur bat eskainiko digu. Horrez gain, eremu bakoitza deskubritzea proposatzen du, Estadio Fundazioak egindako ibilbideen bitartez.
Informazio gehiago: https://calendario.fundacionvital.eus
Bilketa puntuak
Doan jaso ahal izango dira:
- Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea – Aiztogile 24): Astelehenetik ostegunera 8: 3 etatik 14: 00etara eta 16: 30etatik 19: 00etara eta Ostirala 8:30 - 14:00.
- Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta 13-15): 18:00etatik 20:30era (asteartetik larunbatera) eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan). Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an aretoa itxita egongo da.
- Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua). 19:00etatik 20:30era astelehenetik ostiralera (Programazioaren arabera)