1. Hasiera
  2. 2020ko Arte Vital Lehiaketa
Arte Vital

Informazioa

Araban jaio edo bizi diren artistei zuzenduta dago deialdia, adin nagusikoak, eta, gaia zein teknika aldetik, libreak izango dira. Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, duela gutxi egindakoa, originala, argitaragabea eta sinatua.

Aurkeztutako hiru proposamen onenak sarituko ditu Vital Fundazioak eta erakusketa aretoa lagako die lan horien egileei, talde-erakusketa egin dezaten, 2021eko egitarauan.

Sariak:

  • 1.500na €-ko lau sari ezarri dira (Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpenaren mende daude sariak, indarrean dagoen legediaren arabera).

Lanak jasotzea

Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-alarmaren ondorioz bizitzen ari garen egoera dela-eta, obrak aurkezteko epeak eta lehiaketaren datak atzeratu egin dira.

Lanak zuzenean entregatu beharko dira Vital Fundazioa erakusketa-zentroan bertan, Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 15ean eta 16an 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era arteko ordutegian.

Hautatu eta saritu diren lan guztiekin erakusketa bat egingo da ’Vital Fundazioa’ erakusketa-zentroan, 2. aretoan, Posta kalea 13-15ean, 2020ko ekainaren 23tik uztailaren 27ra bitartean.

Erakusketa amaitu ondoren lanak 2020ko uztailaren 28 eta 29an erretiratu beharko dira, jaso ziren leku beretik eta ordutegi berberetan. Beharrezkoa da entregatu izanaren ordezkagiria aurkeztea.

Oinarriak

Kontsultatu oinarri osoak eta izena emateko orria 'Dokumentazioa' atalean.

Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-alarmaren ondorioz bizitzen ari garen egoera dela-eta, obrak aurkezteko epeak eta lehiaketaren datak atzeratu egin dira. Egunko epeak webgune honetan agertzen direnak izango dira.