1. Hasiera
  2. 2020 Laguntza-deialdia

2020 Laguntza-deialdia

Aurkezpena

Irabazi asmorik gabekoak izan eta oinarrietan zehaztutako arloetan diharduten Arabako erakundeentzako eta elkarteentzako laguntza-deialdia eman du ezagutzera Vital Fundazioak. Arabarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza ematea dugu helburu, eta gardentasuna, baldintza berberetan parte-hartzea eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien konkurrentzia askea sustatzeko konpromiso irmoa dugu.

Vital Fundazioak 2020an egingo duen hirugarren deialdia da hau.

Hirugarren deialdi honetara aurkezten diren proiektuak hurrengo 12 hilabeteetan zehar burutu ahal izango dira.

Lehenengo deialdiko oinarrietan zehaztu zenez, Arabako elkarte eta erakundeak aurten egingo diren hiru deialdietatik bitara aurkez daitezke, eta deialdi bakoitzera proiektu bakarra aurkez dezakete.

Prozesuaren jarraipena

  • Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1ean hasiko da, eta 2020ko urriaren 12ko 23:59an izango da aurkezteko muga-data.
  • Proiektuak eta emango diren laguntzak Vital Fundazioaren Patronatuak ebaluatuko ditu, eta deialdi honetako oinarrietan  zehazten zenari jarraiki, 2020ko azaroaren 6an ebazpena aterako du.
  • Ebazpena zuzenean jakinaraziko zaio erakunde bakoitzari.