1. Hasiera
  2. 2019ko Vital Arte Lehiketaren lanak jasotzea
Arte Vital lehiaketa

Informazioa

Aurkeztutako hiru proposamen onenak sarituko ditu Vital Fundazioak eta erakusketa aretoa lagako die lan horien egileei, talde-erakusketa egin dezaten, 2020ko egitarauan.

Sariak:

  • Lehenengo saria: 1.500 euro
  • Bigarren saria: 1.500 euro
  • Hirugarren saria: 1.500 euro
  • Epaimahaiak 500 euroko 3 accesit emateko aukera du.

Lanak jasotzea

Lanak entregatu ahalko dira Vital Fundazioaren erakusketa zentroaren Luis Ajuria Aretoan, Posta kalea 13-15, 1.a, Vitoria-Gasteiz, zuzenean 2019ko maitzaren 27an eta 28an 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.

Hautatu diren lan guztiekin erakusketa egingo da Luis de Ajuria aretoan bertan 2019ko ekainaren 3tik 29ra.

Oinarriak

Kontsultatu oinarri osoak eta izena emateko orria 'Dokumentazioa' atalean.