1. Hasiera
  2. 2019 Laguntza-deialdia

2019 Laguntza-deialdia

Aurkezpena

Irabazi asmorik gabekoak izan eta oinarrietan zehaztutako arloetan diharduten Arabako erakundeentzako eta elkarteentzako laguntza-deialdia eman du ezagutzera Vital Fundazioak. Arabarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza ematea dugu helburu, eta gardentasuna, baldintza berberetan parte-hartzea eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien konkurrentzia askea sustatzeko konpromiso irmoa dugu.

2019an, hiru laguntza-deialdi egingo ditu Fundación Vital Fundazioak eta honako data hauetan izan dira: lehenengo hau, eskaera epealdia urtarrilaren 8tik 23ra duena. Bigarren bat, maiatzaren 2tik 15era eta hirugarrena, irailaren 16tik urriaren 2ra artekoa.

Lehenengo deialdi bietan aurkeztu beharreko proiektuak 2019an burutu beharko dira. Hirugarren deialdira aurkezten direnak 2020ko lehen seihilekoan ere burutu daitezke.

Arabako elkarte eta erakundeek aurten egingo diren hiru deialdietatik bitara aurkez daitezke, eta deialdi bakoitzera proiektu bakarra aurkez dezakete.

Prozesuaren jarraipena

  • Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 23an amaitu zen.
  • Proiektuak eta emango diren laguntzak Vital Fundazioaren Patronatuak ebaluatuko ditu, eta deialdi honetako oinarrietan  zehazten zenari jarraiki, 2019ko otsailaren hilean ezagutaraziko da haien ebazpena.
  • Ebazpena zuzenean jakinaraziko zaio erakunde bakoitzari.