1. Hasiera
  2. 17 Kausa: Araberri Basket Club

Informazioa

Proiektu honen bitartez, lurraldeko pertsona ahulenen gizarteratzean lan egiten duten hainbat kolektiboren eta elkarteren  beharrizanak ezagutzera eman nahi dira. Vital Fundazioak eta Araberri Basket Clubak ezinbesteko irizten diote arabarrak gizarteak bizi dituen zailtasunen irtenbidean inplikatzea. Horretarako, ekimen horren bitartez parte hartze komunitarioa sustatzen saiatuko dira, baita babesteko eta elkarri laguntzeko sareak sortzen ere, hezkuntza eta kirol gaiak uztartzen dituzten ekintzen bitartez.

Kausa bakoitza, partidu egunean ez ezik, partiduaren aurreko astean ere protagonista izango da. Egun horietan, klubak jarduerak garatuko ditu dagokion kolektiboarekin, bere lehenengo taldea eta harrobiko beste zenbait talde ere inplikatuz. Izan ere, hori da ‘17 kausa Vital Fundazioa’ proiektuaren bigarren edizio horretako berrikuntzetako bat. Araberriko harrobiko talde bakoitzak kausetako bat babestuko du, hartara, jokalari gazteenen eta kausen arteko loturak sendotu ditu. Horretaz gain, kirola eta bizitza osasuntsuaren bitartez klubak bultzatzen duen heziketa-lana ere osatuko da.

Gainera, aste honetan, lurraldeko hainbat ikastetxe izango dira parte hartzen duten kolektiboak ezagutzera gonbidatuak. Hartara, txikienetara iristea da helburu, gizartearen oinarria eta etorkizuna baitira, eta euren familietara ere bai, ekimen solidario horiek eskatzen duten lan eta ahalegin izugarriaz kontzientziatu daitezen.