1. Hasiera
  2. Hizkuntza-bekak

Hizkuntza-bekak Bekak

Atzerriko egonaldietarako bekak

Vital Fundazioak 25 beka ematen ditu Britainia Handian eta Irlandan praktikak edo lana ingelesez egiteko.

  • 1.600 € ordainsaririk gabeko lan-praktiketarako.
  • 1.000 € ordainpeko lanetarako.

Hamabi asteko egonaldiak eskaintzen dira, eskola-saioak eta ordainpeko lanak edo ordainsaririk gabeko lan-praktikak uztartuz: 4 asteko eskola-saioak eta 8 asteko lanaldi edo praktikak.

Egonaldia 2017ko ekainaren 12a eta abenduaren 22a bitartean egin beharko dute bekadunek.

Eskatzaileak bere gain hartu behar ditu aukeratutako programako bidaiaren, egonaldiaren*, eskolen eta jatekoen gastuak, bekaren zenbatekoa kenduta.

Hautagaiari proposatuko zaizkion lan-praktikak edo lana parte-hartzaileen esku jarriko den katalogotik hartuko dira, eta Learning Out SL enpresa arduratuko da hori guztia kudeatzeaz.
Helbidea: Adriano VI, 14 - 01008 Gasteiz.
Telefonoa: 945 15 69 90

Eskaerak egiteko epea 2017ko apirilaren 12an amaitu zen.

Lan-praktikak egin ahal izateko, hautagaiak B2 edo C1 (ezohiko kasuetan, B1) ingeles-maila izan behar du, eta ordainpeko lanetarako, aldiz, B1-B2 edo C1 maila.

Erakundearen erabakia apelaezina izango da. 25 hautagai hautatuko dira, eta gainerakoak ordezko moduan geratuko dira puntuazioaren araberako ordenan, bekadun batek bekari uko egiten badio.

Hautatze-prozesuan ondoko alderdiak hartuko dira kontuan:

  • Ordainsaririk gabeko lan-praktikak C1 mailarekin: 8 puntu.
  • Ordainsaririk gabeko lan-praktikak B2 mailarekin: 6 puntu.
  • Ordainsaririk gabeko lan-praktikak B1 mailarekin: 5 puntu.
  • Ordainpeko lana B2 mailarekin: 4 puntu.
  • Ordainpeko lana B1 mailarekin: 3 puntu.
  • 2016ko ikasturtean Hizkuntzen Institutuan ikastaroa egitea: 3 puntu.
  • 19 eta 25 urte bitartekoa izatea: puntu 1.

+ 35 urtetik gorako hautagaiak ez dira kanpoan utziko.

+ Hautagaien artean berdinketa badago, zozketa egingo da.

+ Lanean jasotzen den ordainsaria nahikoa bada, beka modu proportzionalean gutxituko da.

Eskaera-orria eta informazio gehiago behar izanez gero, jo ‘dokumentazioa’ atalera.

Hobekuntzarako bekak

Vital Fundazioak beste 20 beka eskaintzen ditu, 2017-18ko ikasturtean Hizkuntza Institutua Fundazioan ingeles tekniko eta komertziala hobetzeko ikastaro bat egiteko.

Beka bakoitza 600 eurokoa da, eta Hizkuntza Institutua Fundazioaren 100 orduko ikastaro bat eskaintzen da, 2017ko urritik 2018ko ekainaren erdialdera arte. Eskolak, ordubete eta erdikoak, astean bi egunetan eta arratsaldez izango dira.

Ikastaroari probetxua ateratzen dion ikasleari (eskolen % 80ra joatea eta ebaluazioak eta proposaturiko lanak egitea) matrikularen % 100 itzuliko zaio, eta lehentasuna izango du datorren urteko atzerriko egonaldietarako bekak eskuratzeko.

Ikastaroa egiteko gutxieneko maila B1 izango da, ziurtagiri bidez edo Hizkuntzen Institutuan egingo den proba baten bidez frogatu beharrekoa.

Eskaerak 2017ko martxoaren 13tik irailera arte egin daitezke.

Erakundearen erabakia apelaezina izango da.

Eskaera-orria, ‘dokumentazioa’ atalean.

Eskakizunak

Beka horiek eskuratzeko, ezinbestekoa da unibertsitatean edota lanbide-heziketako zentro batean goi mailako edozein graduren titulua izatea, eta, ziurtagiri edota zehaztuko den proba baten bidez, aukera bakoitzaren ingeles-maila frogatzea (B1etik C1era).

Horrez gain, eskatzaileek Araban erroldatuta egon behar dute (gutxienez 2016ko urtarrilaren 1etik), deialdi honen oinarriak onartu behar dituzte eta Kutxabanken kontu aktibo baten titular izan behar dute beka kudeatzeko unean.

Informazioa

Vital Fundazioa

Helbidea: Sokaren Etxea (Aiztogile kalea, 24)
Ordutegia: 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara (ostiral arratsaldetan izan ezik)
Udako ordutegia: 08:30etik 14:00etara
Telefonoa: 945 776 858
becas@fundacionvital.eus

Hizkuntzen Institutua Fundazioa

Helbidea: Estenaga Apezpikuaren kalea z.g.
Ordutegia: 17:30etik 21:00etara.
Telefonoa: 945 256 676

  • Bekak eta diru-laguntzak eskatzea eta kudeatzea:
    • Hobekuntza-ikastaroetan izena emateko, Vital Fundaziora edo Hizkuntzen Institutua Fundaziora jo behar da.
    • Lana edo praktikak egiteko egonaldietan izena emateko, aldiz, Vital Fundaziora jo behar da.
    • Mota bakoitzeko laguntza bakarra emango zaio pertsona bakoitzari.
  • Onartzea:
    • Bete beharreko eskakizunak aintzat hartuta, Vital Fundazioak kasuan-kasu erabakiko du eskatutako beka emango duen ala ez. Atzerriko egonaldiei dagokienez, kasuan kasuko programa ordaindu izanaren frogagiria aurkezten denean gauzatuko da bekaren ordainketa, egonaldia hasi baino lehen aurkeztu beharrekoa.
    • Beka horiek beste erakunde batzuen diru-laguntzen osagarri izan daitezke, programaren kostu osoa gainditzen ez bada betiere.
  • Laguntza galtzea:
    • Egokitu zaien herrialdean egin beharreko egonaldia ezarritako eguna baino lehen eten edo hasten ez duten bekadunek, laguntza (osoa edo zati bat) jasotzeko eskubidea galduko dute. Gainera, ahal bezain laster eman beharko diote horren berri Vital Fundazioari.
  • Beka onartzea:
    • Beka jasoko duela jakiten duenean, bekadunak hiru lanegun izango ditu beka onartzen duen ala ez erabakitzeko.
    • Atzerriko egonaldien kasuan, beka onartzeak kontura 300 euroko ordainketa bat egitea dakar berekin, aurrerakin gisa; edozein arrazoirengatik egonaldia etenez gero, itzuliko ez dena.
  • Aseguruak:
    • Egonaldi guztiek dagokien aseguruak izango dituzte.